Arraunlarien
gatza eta aizkolarien
egurrez egur.
Yearly Archives: 2022
Askatuta…
Gaurko egunean
gaur arte agur esanez
olerkaria.
Gaztaroan…
Oporrak bueltan
Ikastolara itzuli
ta ikaslagunak…
Gogorapen ahaztezinak
Ai, Lauaxeta
Ikastolan euskaraz
genbiltzanean.
Aberri ahots
Herrietako
plazaz plaza kantatzen
bertsolaria.
Guretzat…
Euskaldunontzat
Euskara Batuaren
garrantzi handia.
Hitz koloretsuak
Ilargiaren bakea,
belarraren itxaropena
eta txantxangorriaren askatasuna.
Gaien gaia
Bizitza saria bada,
heriotza zigorra litzateke
eta alderantziz?
Erre ge
Hementxe begi,
hementxe belarri,
eta hementxe aho guztiak
eta nortzuk eta itsuek,
gorrek
eta mutuek
ikusi, entzun eta esan dezaketena,
ez du ezta Jainkorik
ez ikusten, ez entzuten, ez esaten.
Euskaldun maite…
Euskara da
geure geurea den
bide bakarra.
