Yearly Archives: 2022

Bioi buruz

Ni eta haiek,

haiek eta ni,

haiek,

ba haiek

ni, onik gabe, txiro, gaixo, kolpatuta eta abar

arriskuaren aurrean bakarrik egon nadila nahi duten bitartean,

haiek,

ni eta haiek,

haiek eta ni,

nik,

ba nik

haiek txarrik gabe, aberats, babestuta eta abar

segurtasunaren aurrean lagunartean egon ez daitezela nahi izaten,

nik,

haiek eta ni,

ni eta haiek.

Bakardadeaz

Bakarrik nagoenean

bakarrik nagoela sentitu arren

lagunarte bikainarekin banengo sentitzen naiz,

ni nirekin,

bakarrik nagoenean,

eta

lagunartean nagoenean

lagunartean nagoela sentitu arren

nire bakardade hobeezinarekin egongo banintz bezala senti naiteke,

ni nirekin,

lagunartean nagoenean.

Garaitzeaz

Gerraz gerran garaitu gintuzten,

nahiz eta bitxia den arren oraindik gu garaitzeko nahiekin eta eraso guztiekin dabiltzan,

baina,

gerraz gerran garaitu bagintuzten ere

eta beraz

gerra irabaztea badakiten zer den,

ez dakite bakea galtzea zer izan dakiekeen

eta bakea galduko balute,

bakea galtzeaz gain agian ere gerraz gerran garaitu izanaz ere damutuko dira.

Jai eta aje

Langilea naizenez lanegunetan
txarto ordaintzen nauen jabearen
peoi bat baino ez naiz
eta olerkaria naizenez egun oroetan
ez ordainik ez jaberik gabe
jabe bat baino ez naiz
eta politikaria ez naizen arren
nire jabeak direla uste dutenak
jaberik ez dudanean eta nire jabe naizenean
politikaren xake mahaian
aurkako erregeari xake mate emango dion peoia
izan nadila nahi dute
beraiek partida edo jokoa irabazteko.
Ba, jai daukate!

Aizue, orain xake, gero mate

Batzuek estatu gizon hoberenak
eta besteek
alderdi gizon hobereneak direla usteaz gain
politikari hoberenak direla uste dute ere
eta egia esanez
ez estatu gizon ez alderdi gizon ez politikari hoberenak dira,
xakean ez daukatelako ideiarik ez
eta ideiak aurreikusten zaizkielako.