Inkonpetentzia eta dependente izatea
zer den jakin nahi baduzu,
afiliatu zaitezke edozein alderdi politikoan,
baina
konpetentzia eta independentzia izatea
zer den jakin nahiko bazenu,
lagundu gaitzazu iraultza egiten.
Yearly Archives: 2022
Euskaldunon aberria Euskal Herria da
Euskaldunon aberria
euskaldunok erabakitzen duguna izan dadila
eta ez tontolapikoren batek, eta ez herriak,
bere kabuz tirano bat balitz bezala esan zuena zela
eta erabakitzekotan
euskaldunok gure aberritzat
Euskal Herria baino ez genuke hautatu behar.
Jakiten joan daitezen
Galdu nindutenentzako
ez nago prest irabazteko
eta galdu nahi nautenen kontra
ez nago prest galtzeko,
baina
nahi ez dudan medaila
itsasoaren hondora bota ezazu
norbaitek aurpegi gogorraz bereganatu baino lehen.
Anarkistok
Gera zaitezkete zuen Jainkoarekin
eta gera zaitezkete zuen aberriarekin
eta gera zaitezkete zuen erregearekin
eta gera zaitezkete zuen jabearekin,
ze gu agintaritza guztien kontra gaudenez
Jainkoa hilko dugu,
aberria ukatzera goaz,
erregeari burua moztuko diogu
eta jabearen aginduei ez diegu men egingo.
Nik neuk
Eduki dudan
aukerarik onena
saboteatzen.
Planto
Gabonak ez,
ez gerra zikinena
ni sufritzeko.
Joan punteria zorrozten, hiltzaile
Ai, Roque Dalton
euskaldun bat egongo
dela dirudi.
Zuentzat nire isuna
Baketik
ez naiz irtengo
eta
gerran
ez naiz sartuko.
Eguzki edo…
Eki-sistema
Jaunaren erlojua
ez al da izango?
Euskal Herrian…
Hagan dagoen
ikurrina hegaka
haizeagatik.
