Bakoitzak berea
eta denok geurea
eta bakoitzak gurea
eta denok bakoitzena.
Yearly Archives: 2022
Ez erantzunik, ezta elkarrizketarik
Nire idazlanek duten erantzuna ikusita
edo ez du inork ere ez irakurtzen
edo txarto baino txarrago idazten dut,
nire idazlanek duten erantzuna ikusita.
Iraultzak eta izarrak
Iraultzak
izar zahar baten eztandarekin hasten dira,
izar berri baten jaiotzarekin jarraitzen dute
eta izar gazte baten argi izpien
distiren argitasunen zaharkitzearekin
amaituko lukete,
iraultzak.
Euskal…
Telebista
piztu eta mandoa
ez doanean.
Inork ez…
Bakarrik,
isolatuta,
inguratuta,
beldurtuta,
mehatxatuta,
iraindua,
erasotua
eta
inork ez daki ezer ere ez
erregetik behera arte
ez hemen ezta han
inork ez daki ezer ere ez.
Eta, barkatu, baina sinestezina da.
Nik bai behintzat
Astegunetan
zuk idazgelako idazlanetatik lantegiko lanetara
eta lantegiko lantegitik idazgelako idazlanetara
joango bazina
eta asteburuetan eroskira erosketak joateaz aparte etxean idazten pasatuko bazenitu asteburuak
eta hain etxezulo izanik kaletik gutxi bazenbilke
eta kalera zindoazen gehienetan eraso eta mindu nahi zaituten pertsonekin topo egingo bazina,
guzti horiek zure etsaiak direla pentsatuko zenuke?
Iraultzarako armak
Hitza,
zenbakiak,
notak,
elementuak,
koloreak
eta beste mila gauza maitagarri erabilita
munduari beste olerkia bat
eta beste ekonomia bat
eta beste musika bat
eta beste itxura bat
eta beste kolore bat
eta beste mila gauza eman diezazkiokegu,
emateko nahia eta egiteko adorea eta gauzatzeko indarra baldin eta baditugu.
Errealitate tragikoa
Tragediak harrigarriak eta sinestezinak dirudite,
baina antzerkigileek tragediak bezala komediak eta tragikomediak idatzi bazituzten
tragediak eta komediak eta tragikomediak errealitatean gertatzen zirelako da.
Nik eta zuk eta hark eta zuek eta guk eta haiek
tragedia baino tragedia den errealitatea ikusten gabiltzan bezala,
hori bat
nik eta zuk eta hark eta zuek eta guk eta haiek horien artean
bakar batek bere haragi eta bere azalean bizitzen ari da
tragedia baino tragedia den errealitatea.
Beraz, isilik bazaudete, hobe
eta hitz egitekotan, neurtu itzazue atzamarrekin zuen hitzen silabak,
garestiak irten ahal zaizkizue eta.
Zergatik eta zergatik
Denok
edo gehienok behintzat
noizbait gauza txarren bat egin badugu,
zergatik batzuei egin duten gauza txar hori barkatu
eta zergatik bestei zigortu
egiten zaie?
Hizkuntzen galeraz
Hizkuntza
beste hizkuntza batengatik
edo beste hizkuntza batzuengatik
hilda izan daitekeen bezala,
hilda izan daitekeen hizkuntza
beste hizkuntza bat
edo beste hizkuntza batzuek
hil ditzake,
zergatik,
ba hizkuntza bat
ez delako galtzen bakarrik dakitenek ez dutelako hitz egiten,
baizik eta ez dakitenek hizkuntza hiltzailea erabiltzen dutelako
hilko beharko ez litzatekeen hizkuntza ikasi eta erabili ordez.
