Nik merezi ez nuena
izan badut
eta
nik merezi dudana
izan ez badut,
zuek
merezi ez duzuena
ez duzue izango
eta
zuek merezi duzuena
izango duzue.
Nik merezi ez nuena
izan badut
eta
nik merezi dudana
izan ez badut,
zuek
merezi ez duzuena
ez duzue izango
eta
zuek merezi duzuena
izango duzue.
Nik
honaino
esaten dudanean
honaino da
eta
nik
honaino
esaten ari zaizuenez
honaino da.
Nik niretzat eskatu ez dizun terapiak
nire buruko traumen
zaurien ebakiondo ikusiezinetan
egunero
non eta lanean
etengabe
jipoitu nauzuenez,
sendatu eta gogortu baino
gaixotu eta ahuldu nauzue.
Agian
nahi duguna ezin dezakegu lortu,
baina,
nahi dugun hori lortzeko
nahi dugun horri eta nahi dugun horrentzat
dena emateko prest egoteaz gain
dena eman behar dugu.
Enperadore erromatarrek
Koliseoan Erromaren justizia egiten zuten bezala,
erresistentziaren iraultzaileok
kalean borrokatuz justizia egin beharko genuke.
Eraso gehien jasaten duena
txarrena bada,
txarrena delako den bezala,
eraso gehien jasaten duena
onena bada,
onena delako litzateke.
Egia da, egia, egia
iraultza aurreko aldaketa, bitartekoa eta ostekoa
gugandik hasi behar dela,
baina
egia da, egia, egia
gutako batek iraultza aurreko aldaketa, bitartekoa eta ostekoa egiteko zailtasunak badauzka,
gutako baten batek edo batzuek edo denak
gutako horrek iraultza aldaketa, bitartekoa eta ostekoa izan ditzan
laguntza osoa eskaini behar diogu eta gure eskura dagoen guztia egin behar dugu.
Urte berria,
irakurle kutun,
urte zaharra baino hobea
eta urte berria eta gero etorriko zaizkizun urte berriak
baino txarragoa izan zaizula
nire bihotzaren euskal jatortasunez
opa dizut
eta zuk niri zer opa didazun jakiterik gustatuko litzaidake.
Interneten edo Sareen sarean
mundu osoa eskura eta begien aurrean daukagula
esaten ohi digute,
baina,
ez gaitezen joan pentsatzera
Interneten edo Sareen sarean
eskura eta begien aurrean daukagun mundua
mundua denik
ezta are gutxiago
amesten dugun mundua izan daitekeenik.
Abestera eta dantzatzera eramaten ez gaituen musika
edo triste gaudelako da
edo musika txarra delako
edo ez dakigulako ez abesten ezta dantzatzen
eta zurekin
zure abesti kutunenak eta nireak
ohearen gainean zutunik bata bestearen aurrean egonik
batera abestea eta dantzatzea gustatuko litzaidake
burkoekin borrokatzen dugun bitartean.