Yearly Archives: 2022

Mihiluzeko euskal neska politari

Zure ahotsaren ezti-gozotasunak

belarriak bizipozaz betetzen dizkit,

zure ezpainen irribarreek, irriek eta barre-algarek

bihotza maitemintzen dizkidate,

zure aurpegiaren alaitasunaren distirak

gorputza poztasunaz beteta edukitzera narama,

zure ilearen mugimendu dantzariak

nire eskeleto zuriari zure dantzen pausoak jarraitzera eramaten diote,

zure begien izarren distirak

nireetara argi izpiak dakarzkit,

baina zure euskaltasunaren planta eta loreek

zugandik erotuta gera nadila lortzen dute.

Beldurrez, traumez, zalantzez eta akatsez

Beldurrak, traumak, zalantzan eta akatsak,

beldurrak,

zure beldurrak beldurrak izaten utziko dute

beldurrei aurre egingo diezunean eta beldurrak zuri beldurra zauzkatenean,

traumak,

zure traumak traumak izaten utziko dute

traumei buruz beldurrik gabe hitz egiteko gai izango zarenean eta traumekin eta guzti aurrera jarraitzeko indarra daukazunean,

zalantzak,

zure zalantzak zalantzak izaten utziko dute zalantzak argituko dituzunean eta zalantzak ziurtasunetan bihurtzerakoan,

akatsak,

zure akatsak akatsak izaten utziko dute

akatsetatik on egitera ikasiko duzunean eta akatsak egiten eta akatsetatik ikasten jarraituko behar duzula barneratzerakoan,

beldurrak, traumak, zalantzak eta akatsak.

Bizitza eta idatziak

Zer dute bizitza eta idatziak amankomunean?

Ba bai bizitzak eta bai idatziak

hasiera, garapena eta amaiera dutela,

baina bizitzaren amaieraren ondoren

beste bizitza baten hasiera baden ala ez ez dakigu,

baina idatzien amaiera, askotan, beste idatzi baten hasiera dira.

Adierazpen askatasunaz

Adierazpen askatasunaren eskubidea izango dugu olerkariok,

baina adierazpen askatasunaren eskubidea erabilita

entzun nahi dituzten egiak esaten baditugu,

adierazpen askatasunaren eskubidea daukagula esaten digun Estatuak

gure kontra dituen baliabide legal guztiak erabiltzen ditu

eta askotan ilegalak direnak ere.