Barkatu,
baina
urte zahar gauan
ez nauzue
eta
ez naute ikusiko.
Yearly Archives: 2022
Jakin ezazue
Urte zahar gauan
euskal zahar honek
ez da etsaiekin
mahaian jesarriko.
Apustu egiteaz
Burua galdu nuenean
nire zaldi galtzaile eroaren alde
ez zenuten apustua egin,
zuen zaldi burutsu irabazlearen alde bai, ordea,
eta
burua aurkitu dudanean
zuen zaldi galtzaile eroaren alde
ez duzue apustua egin,
nire zaldi burutsu irabazlearen alde, bai, ordea
eta horri
perretxikoetara eta rolexetera egotea
deitzen zaio izenik ez duenean.
Olerkigaia, olerkia
Guztia eta ezer ere ez,
guztia,
olerkia guztia da
eta guztia da olerkia,
guztia,
guztia eta ezer ere ez,
ezer ere ez,
olerkia ezer ere ez dena ez da
eta ez da ezer ere ez den olerkia,
ezer ere ez,
guztia eta ezer ere ez.
Bizitzara etortzeaz eta bizitzatik joateaz
Bizitzara ezerekin gatoz
eta bizitzatik ezerekin joaterik baino ez dugu
edo bizitzara guztiarekin etorri
eta bizitzatik guztiarekin joango gara
edo bizitzara guztiarekin etortzea
eta bizitzatik ezerekin joatea suertatu zaigu
edo bizitzara ezerekin etorri
eta bizitzatik guztiarekin joango ginateke?
Zuk zer uste duzu?
Iraultzei buruz
Iraultzak,
iraultzak
bihotzen ametsen lehen taupadekin hasi beharko genituzke,
iraultzak,
iraultzak
buruen amets gorpuztuen azken taupadekin ez genituzke amaitu behar,
iraultzak,
iraultzak
bihotzen ametsen lehen taupaden eta buruen amets gorpuztuen azken taupaden artean
arimen energiaren lehen izpiarekin eta gorputzen materiaren azken mugimenduarekin
egin beharko genituzke,
iraultzak,
iraultzak.
Galdera pare bat
Zeruko hodei zurietatik datozen
euri tanta gardenak eta gozoak
itsasoko ur tanta garden eta gazituetan
bilakatzen badira
zeruko izarretatik datozkigun
izpi zuriak eta distiratsuak
lurreko une argitsu eta beroetan
bilakatzen dira?
Agur gabonak
Ez nago
gabonetarako egina
gabonak
niretzako eginak ez dauden bezala.
Engainatzeaz eta egiaztatzeaz
Nik ez dakit
kotoia engainatzen duen ala ez,
baina, jakin, badakit,
dohaina, horrek bai egiaztatzen duela.
Aurretik ohartxoa
Naizena ez izaten
eta ez naizena izaten
ez noa
ezta hilerrira.
