Yearly Archives: 2022

Borrokan

Hitzen eta arrazoien

argi printzak darabilzkiegu

indarkerien eta burugabekerien

zulo beltzak darabilzkigutenen kontra

eta nor nagusituko da

eta nor nori nagusituko zaio

eta nork nor nagusituko du

eta nork nori zer eta nagusitasuna erakutsiko dio?

Gaixoa ni, gaixoa ni

Nire ordenagailua EAJ-k kontrolatzen zidala pentsatzeagatik

eta nire ordenagailua erabilita idazten dudanagatik

Espainiako erreinuak gerra zikina, psikologikoa eta abar egiten didala usteagatik

eskizofrenia paranoidea neukala esan zidaten orain dela 12 urte

eta nire ordenagailua kontrolaturik dagoen ala ez inork ez dit ez baieztatu ezta ezeztatu

eta nire ordenagailua inork ez luke kontrolatu behar,

baina, nitaz gain, norbaitek kontrolatzen badu ,

Euskal Iraultza eta Euskal Herriaren Errepublika

ipartzat daukan euskaldun artzain batek izan dadila;

eta nire ordenagailua erabilita idazten dudanagatik

Espainiako erreinuak gerra zikina, psikologikoa eta abar egiten didan ala ez inork ez dit ez baieztatu ezta ezeztatu

eta nire ordenagailua erabilita idazten dudanagatik

Espainiako erreinuak, ez beste inork, ez lidake gerra zikina, psikologikoa eta abar egin behar,

baina esandako hura baieztatzeko edo ezeztatzeko ez, baizik eta esandako horixe baieztatzeko edo ezeztatzeko

gerra zikina, psikologikoa eta abar jasateko aukerak ahal dudan guztia murriztu ditut

eta aukera horietan gerra zikina, psikologikoa eta abar jasaten badut,

zer da kasualitatea, kointzidentzia edo etsaia?

Nork, nork, nork

E, iraultzaile eta abertzale orokorrean,

eta, e, euskal abertzale eta iraultzaile zehazki,

hemen, dirudienez,

Espainia apurtzen denok gabiltza,

baina gurea eta abarrena

nork apurtu zuen,

nork apurtzen dabil

eta nork apurtzen jarraitzeko asmoak dauzka.

Osasun mentalaz

Ikusten eta pairatzen dudana

nire psikiatrak ez du ikusten,

zu, irakurle, ere ez,

baina badira ikusten dabiltzanak eta ezikusiarena egiten dutenak.

Eta ikusten?

Ni ikusten eta pairatzen,

zu begiak eta ahotsa zabalik

eta ezikusiarena egiten dutenak mutuarena eta gorrarena ere egiten ari dira.

Psikiatra? Ba, irudikatu ezazu!

Kontsultan!