Txiki eta gazte nintzenean
gabonak gabonak zirenez
gabonetako bazkariak zein afariak
gabonak bezalaxe bazkari zein afari onak ziren,
gero, gaztetasunetik heldutasunerako bidean
gabonak ziren gabonak gabonak izaten uzten hasi ziren
eta gabonetako bazkariak eta afariak gabonetako bazkari zein afari uzten hasi ziren ere,
geroxeago, orain,
heldutasunaren goian
gabonak uzten hasi ziren gabonak ezta gabonak direnez
gabonetako bazkariak eta afariak uzten hasi ziren gabonetako bazkariak eta afariak ezta gabonetako bazkariak eta afariak ezta diren bezala,
gabonetan eta gabonetako bazkari eta afarietan
gero eta mahai-lagun gutxiago geratzen zaizkidan bezala
gero eta mahai-etsai gehiago dauzkat.
Beraz, Jainkoak epaitu gaitzala.