Zergatik ez zara isiltzen esan zuenak
bere zerbitzari zikinei
aitaren eta amaren eta arrebaren etxeetan
hitz egin dezaten baino
irain gaitzatela
agintzen die.
Yearly Archives: 2022
Gabonaren aitzakiaz…
Etxekoz mozorroturik
datozkiguten kanpotarrak
etxekoeei begiak ixten dizkietenez,
bi aukera:
edo etxekoei begiak zabaldu behar dizkiegu
edo arrotzenak itxi behar ditugu.
Zelako oparia…
Olentzeroren
gozokia… hartzen duen
ume-aurpegia.
Erasoak jarraitzen dutenez…
Lehen mahaitik
altxatzen nintzen, orain
ezta jesarri.
Erasotzeko…
Gabonaldian
erregearen morroi
ugari etxean.
Burukada bat botatzera
Batzuengatik
erasoturik,
besteengatik
mehatxatuta,
ba hobira joan daitezela.
Hala bedi
Bale,
dena gal dezadan
prest bazaude,
zure hitza nirea egiten dut.
Estatu buruari
Bortxatzailea
bortxaezina denean,
bortxatuak
bortxatzaileak ginateke?
Erabakita
Gaur bizitzaren
azken eguna bada,
izan dadila.
Badakizue nori
Zuen konpetentzia ezarekin
independentzia inoiz.
