Itsaso bizi
baten txalupa olatuz
olatu dantzan.
Yearly Archives: 2022
Baserri artean…
Zelai berdea,
segalaria segan
sast, sast, sast, sast.
Zergatien bila
Onegiak garelako gertatzen zaigu gertatzen zaiguna
edo txarregiak direlako akaso?
Haratago
Egunero idazten duen idazlea izanik
ez noake esatera idaztea lan lantsua ez denik,
baina,
egunero idazten duen idazlea izanik
ez noake esatera idaztea lan lantsua ez denik bakarrik,
aldi berean
egunero idazten duen idazlea izanik
egunero idaztea nire bizimodua eta bizipoza dela esatera noakizu ere.
Zergatiagatik galdezka
Zergatik,
ez dut ulertzen,
norbaitek azaldu diezadala,
zergatik
errugabeak errudunak sentitzen dira eta errudunak errugabeak,
zergatik,
norbaitek azaldu diezadala,
ez dut ulertzen,
zergatik.
Itaunzale
Umoretsu eta umorezalea izatea
eta tragikoei eta tragedia jasan behar
edo tragikoa eta tragediazale izatea
eta umoretsuei eta komedia jasatea
ez dakit zer pentsa,
baina, hangoko hura horko hori baino txarragoa dela esango nuke,
baina zuk zeuk zer esango zenuke?
Preso zein libre
Batzuetan,
logelan ohean ahoz gora etzanda errealitatera begira nagoenean
preso senti naiteke,
preso,
bestetan,
idazgelan idazmahaian eramangarriaren orri zuriaren aurrean ametsetan nabilenean
libre baino ezin naiz sentitu,
libre.
Egiaz egia
Gertatzen dena
erreala edo irreala balitz ere,
ez litzateke gertatu behar,
erreala edo irreala balitz ere
gertatzen dena.
Barkamenaren hemengoa eta hangoa
Denei barkatzeko prest nago,
baina, ez ahazteko eta berriro pasatzeko;
eta norbait inoiz mindu badut,
barka nadila.
Zalantzarik gabe…
Bizitza erraza balitz,
ez litzaidake hainbeste arduratuko nire heriotza,
bizitza zailengatik bakarrik
merezi duelako bizitza ematerik.
