Bihotz txarrak
bihotzik ez dituzten
keinuak, hitzak eta ekintzak
darabilzkie
eta kontrakoa
bihotz onak.
Bihotz txarrak
bihotzik ez dituzten
keinuak, hitzak eta ekintzak
darabilzkie
eta kontrakoa
bihotz onak.
Onena egitearen ordaina
txarrena jasotzea denean,
txarrena egitearena
onena litzateke?
Irudipenak
edo errealitatea,
hor dago koska.
Aitaren eta amaren etxea
babestuko dugu,
baina
dena eman behar zaionez maite den askatasunari
hobe genuke
etxea
kartzela arrotzetatik
aterako bagenu.
Ai, bihozkadak
bai esanez ta ezer
jakintasunak.
Askatasunez
erabakia hartuz:
ez da bakerik.
Jainkoan
ez dut sinesten,
baina
Jainkorik baldin bada,
guk justizia egiten ez dugunez
behintzat
egin dezala berak.
Hitza eta musika
iraganera eta etorkizunera
joateko daukagun
era bakarra dira.
Hegazkina hegan
gau isilaren bake
soinua urratzen…
Hatz lodiaz
heriotza keinua
egiten digutenei,
bihotz hatza
erakutsi
diezaiegun.