Yearly Archives: 2022

Berdin berdin

Handik eta hemendik,

han daudenean

handik

urrutiko gerra taktikekin erasoz,

han daudenean,

hemen direnean

hemendik

gertuko gerra praktikarekin erasoz,

hemen direnean,

handik eta hemendik.

Etortzeaz eta joateaz

Batzuetan,

bizitzan,

guk batzuek gugana etor daitezela

itxaroten gabiltzan bitartean

batzuek gu beraiengana joan gaitezela

itxaroten dabiltza,

honegatik,

ausart izan gaitezen eta

aurrerantz pausua eman dezagun.

Markeli

Aste hauexetan ilobari xakera jolasten irakasten egon naizenean

partidak amaitzerakoan, begira zer egiten ari garen.

Lehenengo egunean, gurasoentzat erosketak egin eta gero

aitarentzako egunkariaren bila joan nintzenean

dendariak txupatxus batzuk doan eman zizkidan

eta ilobarekin xake partidak amaitzerakoan

berak begiak edukita izanez eta ahoa zabalik, ordea,

ze zaporetakoa zen mingainean jartzen nion txupatxusa asmatu behar zuen

eta txupatxusak atzo amaitu zitzaizkigunez

gaur lehengokoak bezala lau txupatsus txiki eta bi handi erosi ditut

eta oraintxe bertan Ezkurdiko balkoira irtenez

plazan iloba txikia futbolera jolasten ari denez

goitik txupatxusen boltsa erakutsi diot

eta ikusi bazenute bere aurpegian azaleratu den irribarrearen poztasuna…

Parekatze

Bertsolari Txapelketa Nagusian batez be, baina edozein bertso saioan baita ere,

jendetzaren aurrean oholtzaren gainean bat-batean

bertso eder eta sakon bat abesteko

euskal pilotarien urduri mantsotuak eduki behar dira,

baina,

Euskal Askapenerako Borrokan

aitaren eta amaren etxera

etsaiak etxekoz mozorroturik datozenean,

horri aurre egiteko eta hortik onik ateratzeko

bertsolariak dauzkatenaz gain

euskal harri-jasotzaileen adorea izaterik nahitaezkoa da.

Hiztegiaz

Hiztegietara jotzen dugunean,

agian ez gara ohartzen,

baina antzinako hitzak direnak eta galzorian daudenak aurki ditzakegu

berriak direnak eta hiztegian sartzeke dabiltzanak antzeman ahal ditugun bezala,

eta,

hau esanda,

hiztegitara jotzen dugunok

hiztegiko berbekin ez gaitezen galdu

eta ustekabeko sorpresak aurkitutako hitzekin izan ditzagun.