ETB Baten
lagunarteagatik
ez balitz, ene.
ETB Baten
lagunarteagatik
ez balitz, ene.
Aspalditik
etsaien erasoei
aurre egin
eta indartsu egon arren,
erori naiteke, bai,
erori naiteke,
baina,
eroriko banintz,
berehala altxatzen saiatuko nintzateke.
Inoiz baino
indartsuago egon
eta inoiz baino
ahulago sentitzen zarenean
eta alderantziz.
Kolpez kolpe
erail gaitzakete
edo
hitzetik hortzera,
baina
kolpez kolpe
edo hitzetik hortzera
erailtzen gaituzte.
Taldeko lana
eta bakarkakoa,
taldeko lana,
taldekoa,
bakardadean egin daiteke,
bakardadean,
baina
bakarkako lana,
bakarkakoa,
taldean ezin da egin,
taldean,
taldeko lana
eta bakarkakoa.
Bat, bat, bi, bat,
bat, bi, bat, bat, bi, Sos
Deiak, Sos Deiak…
Edipo izatea
ez litzaidake gustatuko,
baina
ikusten nabilena ikusita
Ediporena egingo nuke
nire begiak ateraz.
Hainbeste etxe hutsik daudenean
okupazioz okupazio
ibili behar izateak,
mundu nazkagarri honetaz
ez al digu dena esaten?
Zetozkigunak
eta jada etorri zaizkigunak
Goya sariarekin
etorri dira,
baina
zetozkigunak
eta jada etorri zaizkigunak
Donostia sariarekin
joan daitezke.
Behargileon
ezinbesteko lana:
borrokatzea.