Yearly Archives: 2022

Nigatik eta zuengatik

Nigatik balitz

bakean geratuko nintzateke,

bakean,

nigatik balitz,

eta ez nuke gerrarik egingo,

gerrarik ez,

nigatik balitz,

baina

zuengatik balitz,

eta gerran nahi baninduzue,

gerran,

zuengatik balitz,

bakea bertan behera

uzteko prest nengoke,

zuengatik balitz.

Zuei, bai, zuei

Nirekin zaudetenei,

nire jokaera

etsaiari ni erasotzeko aukera gutxien ematea izango da

eta aukera horietan

aurreikusten dudana,

hots,

erasoak jasango ditudala,

gauzatzen bada,

nirekin zaudetenak ez dakit zer pentsatuko duzue,

baina nik zer pentsatzen dudan jakingo beharko zenukete.

Jada bost axola zait

Badakizue zer,

ba, berdin berdin ematen zaidala

haiek gerra zikina egiten didatela egia den ala ez,

ze gerra zikina egiten badidaten egia bada, haien arazoa litzateke

nik bakean uzten diedalako

eta gerra zikina ez badidate egiten eta nik neuk gaizki pentsatzen badut,

nire arazoa izango zen,

baina gerra zikina egiten didaten edo ez

edo egiten didatela egia edo gezurra izan edo ez,

bakea ez didatenez ematen

eta bakea kentzen didatenez

bakean sentitzen naizen tokian

bakea arnasten jarraituko dut.

Gezurra eta egiaren inguruan

Guztia gezurra dela egia balitz,

guztia gezurra dela egia litzatekeenez

guztia ezin liteke gezurra izan,

beraz guztia ezin da gezurra izan,

eta guztia egia dela ezin da izan egia

guztia egia balitz,

gezurrik ez legokeelako

eta egia egon dadin, gezurra izan behar da

eta alderantziz,

beraz,

guztia ezin da gezurra izan

eta guztia ezin da izan egia,

orduan,

zerbait gezurra litzateke

zerbait egia den bezala.

Edo ez?