Yearly Archives: 2022

Garaiezinak eta garaigarriak

Begiak eta belarriak

Estatuen benda beltzekin eta tapoi estuekin ixten dizkigute

eta hotsak eta ahoak

Estatuen Esparatrapu zikinekin isilarazten dizkigute

eta sudurrak eta sudur-zuloak

Estatuen pintza eta kotoi mingarriekin estaltzen dizkigute

eta eskuak eta oinak

Estatuen kate nazkarriekin lotzen dizkigute

eta gaitz horiek garaiezinak dirudizkiguten arren, garaigarriak dira,

eta garaigarriak izateko ez, garaitzeko

egin Ahal dugun guztia baino gehiago egin beharko dugu.

Askatasuna eta askotasuna

Eta, eta, eta

askatasunaren lagunak eta maitaleak

askotasunaren alde gaude

eta, eta, eta

askotasunaren lagunak eta maitaleak

askatasunaren alde gaude be,

eta, eta, eta

askatasunaren lagunak eta maitaleak

askatasunaren askotasuna maite dugu

eta, eta, eta

askotasunaren lagunak eta maitaleak

askotasunaren askatasuna maite dugu ere,

eta, eta, eta…