Yearly Archives: 2022

Ibiltari

Sorterritik hilerrira garamatzan bidea

malkoz malko eta barrez barre

ibili beharko dugu

eta

sorterritik hilerrira garamatzan bidea

malkoz malko eta barrez barre

ibili eta gero

hilerritik sorterrira dakarkigun bidea

malkoz malko eta barrez barre

ibili beharko dugu ere.

Beraz,

zorionekoak gu.

Lorea eta erleak

E, lore polit eta lirain hori,

nire hitzak erleak balira

eta bertsoak erleen hegalak,

zure lore hautsa

oinetan

loretik loreetara

eramango lituzkete,

nire hitzak erleak balira

eta bertsoak erleen hegalak,

e, lore polit eta lirain hori.