Ezinegona,
olerkari bezala
idazten dudana
ez duelako
ezertarako balio.
Ezinegona.
Yearly Archives: 2023
Aurten ere
Nahiz eta amak
Andaluzian atiko edo teilatupe
bat duen,
aurten ere,
eta bihotzekoa 2019an eman zidanetik,
euskadin non baino hobeto
esan beharko dut udako oporretan.
Egia pare bat
Politika
kakatientzat da,
iraultza
ausartentzat.
Sendabide eta ero
Gizakiak sendabiderik
ez duelako
mundua ero dago
edo
gizakia ero egoteagatik
munduak ez dauka sendabiderik?
Eguzkiaz eta ilargiaz
Eguzkia erregea dela
diote,
baina ilargia
errepublikarra da
edo alderantziz litzateke
edo biak monarkak lirateke
edo biak errepublikarrak?
Penagarria da, baina…
Gizakion historian
legea gerra da
eta
salbuespena
bakea.
Aita ez
Aita bizirik zegoenean
Gerediagari ez zizkion
argazkiak dohaintzan utzi.
Ni eta bera
Ni ikusten dena naiz,
bera ikusten ez dena.
Pazientzia agortuta
Niretzat nahi duten
bizitza baino
heriotza hobe.
Harenean
Haren begiradan
gezurretan dabilela
ikus dezaket,
haren begiradan.
