Benetakoa dena
gezurrezkoa dirudi
eta
gezurrezkoa dena
benetakoa.
Yearly Archives: 2023
Ezinezko…
Dauzkagun
politikari eta alderdi politikoengatik
askatasuna ez zaigu etorriko.
Zuzena delako…
Osasun txarrenekoari
maitasun ona.
Zorretan
Kendu diguten guztia
itzuliko baligute
gurekin zorretan leudeke.
Gerediagakoak
Atzo etxean
argazki lapurrak
handik hara
ibili ziren.
Jantzi eta jantzi
Otsoak
ardiez janzten badira,
ardiak
otsoez jantziko beharko lirateke
Egin eta ez egin
Nahi dutena
eskubiderik eduki gabe
egiten dutenek
nahi duguna
eskubiderik edukiz
ez digute egiten uzten.
Airetik…
Lehergailuekin
etorri zirenek
eskuetan
odolarekin joan ziren.
Ikaragarria
Gurekin
ez zuten asmatu
eta
akats ikaragarria
egin zuten.
Gustukoez
Gustatzen zaiena
ez zait gustatzen
eta
gustatzen zaidana
ez zaie gustatzen.
