Pertsonetan bezala
ilargiaren bistako aurpegiak
itxura ematen digu
eta
ilargiaren aurpegi ezkutuak
esentzia ordea.
Yearly Archives: 2023
Galtzaileei
Iparra
eta
paperak
galdu zituztenek
abertzale olerkaria ere
galdu zuten.
Idaztea, adibidez
Egiten duzuna
ezertarako
balio ez dabilenean,
merezi ahal du
egiten jarraitzea?
Ikusi behar
EAJren
gainbehera
hasi dela
esan genezake
edo
berriro gora
egingo du!
Helburu…
Gorantza goaz
Eusko Jaurlaritza
lortu arte.
Zuek, bai, zuek…
Zuekin
geratu zaitezkete
ez zoazte inora eta.
Gogorra
Irabazten duenak
irabazten duela ere
Espainian
esku gogorra
irabazten du beti.
Joateagatik
Amets baten bila
joateagatik
zenbatek
bizitza galdu dugu?
Galdera gordina
Bihar
zertarako nahi duzu dirua
gaur
hil bazaitezke?
Ateak eta giltzak
Ate guztien giltzak
eduki ditzakete,
baina aspaldi
ateetatik
ez naizela sartuko
erabaki nuen.
