Nigana etorriko dira
eta orduan
zenbat min egin didaten
konturatuko dira.
Yearly Archives: 2023
Ez gaude salgai
Erosi nahi digutenek
erosezinak garela
jakin dezatela.
Diruarekin eta diruarekin
Diruarekin
etorriko direnak
diruarekin
joango dira.
Idazle horiei
Idazleak baino ez dira
eta
idatzi baino ez dute egiten
eta
idazle txarrak dira
eta
txarto idazten dute.
Harro eta harroago
Langile izateaz
harro nago
eta
langile izanik
olerkari izateaz
harroago.
Gutxienez…
Idazle bezala
baino ez dutenak
lan egin
eta
politikari bezala
baino ez dutenak
lan egin
horixe, gutxienez, amankomunean daukate.
Ateak eta ateak
Batzuei
ateak zabaldu diezaizkien
besteoi
itxi behar dizkigute.
Petoena
Dirudienez
Euskal Herri honetan
nor den
euskaldun petoena
garrantzitsuena da
eta euskalduna izanik
ateak zabaltzen zaizkizu.
Zeregina…
Gurea
geureganatzeko
kateak apurtu behar ditugu.
Musikaz eta poesiaz…
Musika
bihotzaren hotsa da
eta poesia
bihotzaren ahotsa.
