Ez nuen espero
hain esker gaiztoko
pertsonak
egon zitezkeenik.
Yearly Archives: 2023
Saritzen eta zigortzen
Zuek
zuenei
saritzen dituzuen bitartean,
haiek
gurei
zigortzen dituzte.
Txapeldunaz
Txapelduna izateko
irabazteaz
eta galtzeari
ikasteaz gain
umiltasuna behar da.
Eta gorputza txarra
Beharrezkoa duzun zerbait
falta zaizunean
daukazun ezinegona.
Larunbatetan…
Erosketak egitera joan
eta herriko merkatu plazako
produktuen usainekin
etxera bueltatu.
Zuek eta nik
Zuek,
zuek zuena
eta
nik,
nik nirea.
Eta gure taupadak
Eguzkitik eguzkira
eta
ilargi berritik ilargi betera:
olerkarion bihotza.
Ezer eta ezer
Ezer ez da berdin
eta
ezer ez da ezberdin.
Berak dio
Etsaiak esaten dit
idazle bezala
ni baino txarragoa zarela.
Etsaiak esaten dit.
Birekin
Ez,
bi hizkiekin.
Ez.
