Edozein lanean
taldeka lan egitetik
bakarka lan egitera
alde galanta dago
eta zerk daukan
meritu handiagoa
argi daukagu denok, ezta?
Yearly Archives: 2023
Edozein, baina edozein…
Bidearen hasieratik
bidearen amaiera arte
pausuak, jausteak eta altxatzeak daude.
Jarreraz
Jarrera
negar egiteko zaudenean.
barre egitea da.
Diruarekin eta diruarekin
Badaude diruarekin
dena konpondu daitekeela
uste dutenak,
baina diruarekin
arazoak areagotzen dira.
Gure artean eta gure artean
Gure artean
ez daude
ezberdintasun ugari
eta
gure artean
amankomunean
gauza ugari dauzkagu.
Zurenetan
Zure ezpainetan
olerki hau
jartzen nabil,
zure ezpainetan.
Nahikoa alai egoteko…
Egunez
eguzkia ikustea,
gauez
ilargia.
Ezetzagatik
Ondo irtengo zaielakoan daude,
baina
nire hitza ematen dut
txarto irtengo zaiela.
Txostena eta guzti
Hemendik aurrera
lanean terapia egiten nautenean
lan hori bertan behera utziko dut
eta lan hori ez egiteko
txosten psikiatriko bat
eraman behar badut
eramango dut.
Terapiarik ez…
Nik lanera
lan egitera noa,
ez eskatu ez dudan
terapia
egin diezadaten.
Nire osasun eskubidea
urratzen ari dira eta.
