Hain aurreikusteko modukoak direnez
sinestezinak izateaz gain
nazkagarriak eta aspergarriak dira,
hain aurreikusteko modukoak direnez.
Hain aurreikusteko modukoak direnez
sinestezinak izateaz gain
nazkagarriak eta aspergarriak dira,
hain aurreikusteko modukoak direnez.
Berbei
esanarazi diegunetik
berbak
esanarazi digutenera
esanahi ezberdinak doaz.
Bakean utziko bagintuzte,
gerran ez geundeke
eta
gerran sartuko ez bagintuzte,
bakean egongo ginateke.
Hain txarrekotzat
har gaitzaten
hain onak
zelan izan gaitezke
eta
hain onekotzat
har ditzaten
hain txarrak
zelan izan daitezke.
Inork
ez du bizitzen
bizi ditzakeen
ez gehiagorik ezta gutxiagorik.
Kolperik gogorrenerako
presta zaitezkete,
baina
kolpeak
prest ez zaudetela
irakatsiko dizue.
Musu bakoitzean
bihotz maitasunaren taupada
bat doa.
Zuen bideak
ez naizenera neramanean
eta
nire bideak
naizenera eramaten ninduenean
zure bidea eta nire bidea
betiko banandu ziren.
Ehiztariak
bere harrapakina
jo puntuan daukanean
harrapakinari ihes egitea
uzten ez dion bezala
olerkariak
poesiaren bat
bere izateari bueltaka daukanean
poesiari ihes egitea
ez dio uzten.
Har ezazu
behar duzun
denbora guztia
zure denbora
hel zaizun arte.