Tragedien tragedia?
Onenak
txarrena
jasaten duenean
txarrenak
onena
edukitzen duenean.
Tragedien tragedia?
Onenak
txarrena
jasaten duenean
txarrenak
onena
edukitzen duenean.
Amaitzen dudanean
onena emanda
joango naiz.
Minik handiena
egingo diet
minik handiena
egin didatenei.
Hasieratik
amaiera arte
eta
amaieratik
hasiera arte.
Gogortu naiz,
baina min gehiagorik
ez dut merezi
eta ezin dut gehiago
mugan nagoelako.
Egunik hoberenean
dena
txarrera doanean
eta
egunik txarrenean
dena
hobera joatean.
Ez dizuet barkatuko
eta zuen kontra egingo dut.
Irribarrearekin
irabaziko diegu.
Behin eta berriz
errekonozimendurik
izaten ez duena
egiten eta berriz egiten.
Idaztea!
Jokorik
Eta lanik
Ederrena
Eta gustukoena?
Idaztea!