Bihotzarekin
hitz egiten dugunean
berben taupaden giltzekin
arimen atea itxiak
parez pare
zabaldu ditzakegu.
Yearly Archives: 2023
Haien aurpegia
Hil gaitzakete,
baina
ez gaituzte irabaziko.
Tiro bat
Egiazkoa zarenean
zuri buruz
gezur guztiak
esan ditzakete,
baina gezurrak direnez
ez dira egia.
Ai, zein txarto
Arrebaren urtebetetzea,
ospakizuna izan,
urduri heldu
eta denei agurtu
amari izan barik
ez diodalako ikusi
eta zein txarto sentitu naiz
nahiz eta ikusi ez diodan
esan dion.
Zure ustez nola da…
Desberdinak
jaiotzen gara
eta berdinak
izan nahi dugu
edo alderantziz da?
Etsaiari
Merezi ez dudana
daukadanez
merezi duzuena
izango duzue.
Terapia baimenik gabe
Eskatu gabeko terapia
txarto doanean,
osasun eskubidea
urratzen dabilena
erruduna da.
Unibertsotik bihotzera
Unibertsoa
polita eta handia bada,
irudika ezazu
zure bihotza nolakoa den
edo izan daitekeen!
Bide onean
Maite ditugunak
pozten baditugu
eta horrek
pozten bagaitu
eta
maitatzen gaituztenek
pozten bagaituzte
eta horrek
pozten bazaie,
mundua bide onean doa.
Ondo eta pozik
Oparirik ederrena?
Zuri ondo egiteaz gain
pozik egiten zaituena.
