Bizitza maite ezazu
heriotza gorrotatu gabe.
Eta alderantziz?
Yearly Archives: 2023
Olerkiaren sorrera
Ideia
sentimenduarekin datorrenean
olerkia sortzen da.
Eta ilargia
Gauaren iluntasunean
izarrak
argiaren erreginak dira.
Eduki edo eman
Politika
bizitza ona
eduki nahi dutenentzat,
iraultza
bizitza emateko
prest daudenentzat.
Prest ez, prest bai
Ez nengoen prest
itzultzeko,
baina
prest nago
joateko.
Poeta eta puntu
Nire bidaia egiteko
maletak lapurtu dizkidatenez
bidaidea galdu duzue.
Aspalditik gainera
Joan zaitezkete
zuen gomendioak
praktikan jartzen
zeren eta
oharra eginda dago.
Eta ez da egongo
Baldintza hauexekin
ez dago
leialtasunik,
baldintza hauexekin.
Eta zer zarete
Benetakoak bazarete,
lasai egon zaitezkete,
baina gezurrezkoak bazarete
ni zuek banintz
kezkatuko nintzateke.
Zalantzak argitzeko….
Pentsatzen dudana
egia edo gezurra den
baino ez noa ikustera.
