Gertatuko da,
gertatu beharko ez zena
gertatu izan beharko ez zenagatik
gertatuko da.
Yearly Archives: 2023
Bi maletekin
Nire ordenagailuarekin
idazten dudan guztia
doan sarean argitaratzen dudanez
dagoen beste guztia ere
etsaiak baimenarekin
eramaten badu
ez zaie inportatuko.
Por mis maletas erdaraz
Laguna ez denak
gezurra esaten didanez
etsaia denak
egia esango dit.
Maletei esker
Baimenik gabe hartzetik
baimenarekin hartzera
dagoen aldea
laster ikasiko dute.
Izango den bezala
Antzezlanak
eta ordenagailuan direnak
ez dituzte lapurtuko,
baimenarekin hartuko dituzte.
Bi ukapen
Erabakitzeko eskubidea
ukatzen digutenean
erabakitzea
eta eskubidea
ukatzen dizkigute.
Halaxe uste dut…
Hilda dagoena
bizirik egon behar zen
eta bizirik dagoena
hilda.
Desiratzera
Inoiz ere ez
desiratu dut
norbaiten heriotza,
baina
desiratzera eramaten ari naute.
Zein polita…
Eguzkiaren argia
eta
ilargiaren isla.
Oso gaizki
Astuna baino astunagoa
den pertsona bat
jasan behar duzunean,
zein gaizki, ezta?
