Beti diruan
pentsatzen dabilekako
ez du bizitzaz gozatzen.
Yearly Archives: 2023
Eta pena bat da
Askotan
azkarren
hilko behar zirenek
urte pilo bat bizitzen dituzte
eta alderantziz.
Hegan eta hegan
Txori batek
zuhaitz batetik
beste zuhaitz batera
hegan egiten duen bezala
Euskal Herriak
Frantziatik eta Espainiatik
Euskal Herrira
hegan egin beharko luke.
Juanjotarrei
Egin dutenagatik
garesti ordainduko dute
eta gero
damutuko dira.
Juanjori
Erabaki!
Maletak
edo
antzezlana.
Erabaki!
Dakiten horiei
Etorriko direnak
hemen dagoenarekin
joango dira.
Onartuko ez balu
Euskal Herriak
jasotzen duena
onartzen dabilena
baino ez da.
Normala denez…
Gustatzen zaizuena
ikusita
Euskal Herria
preso egoteak
ez nau harritzen.
Txiki
Izadiak duen edertasuna
edozein artek duen edertasuna
txiki uzten du.
Txarto edo garesti
Bizitza
txarto ordainduta
dagoen lan bat da
edo
garesti ordaintzen den
lana litzateke?
