Euskaldun sortzaileei
adoreak
ematen ez dizkiotenekin
ez daukagu
ezer egiterik.
Yearly Archives: 2023
Mehatxua
Edo maletak agertzen dira
edo antzezlana Granadara doa.
Agur, politika, agur
Lapurreta hori
inoiz ez ahaztuko ez dudan bezala
inoiz ez zoazte ahaztera
garesti ordainduko duzuelako.
Umilak eta harroputzak
Askotan
balio handiko pertsonak
umilak dira
eta
askotan
balio txikikoak
harroputzak.
Etxe barruan
Lapurrak kaletik datozela
pentsatzen ohi dugu gehienetan,
baina askotan
lapurrak etxe barruan daude.
Gurea eta besteena
Gure heriotza ez da ezer
maite ditugun
pertsonen heriotzarekin
konparatuz gero.
Hiru gauzatxo
Batzuetan
hitz polit bat,
besarkada bat
eta musu bat
baino ez ditugu behar,
batzuetan.
Eginikoak
Txarto egin ditudan
txikikeriak
eta
ondo eginiko
handikeriak
edo alderantziz da?
Zure bihotzaz
Gogortu ezazu
zure bihotza
bere sentiberatasuna
galdu gabe
edo
sentsibilizatu ezazu
zure bihotza
bere gogortasuna
galdu gabe.
Bitaminaz
Izan bitamina
dioskute,
baina
bitaminaren faltan gaude.
